Gizonezko bat hil da Armintzan furgonetagaz portura erorita

Iker Rincon Moreno 2016ko mar. 7a, 10:00
Armintzako portua. cc-by-sa Javier Mediavilla Ezquibela.

Gizonezko bat hil da Armintzan, furgonetagaz portura erorita, aparkatzeko maniobrak egiten ari zela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra joan den zapatuan, hilak 5, jazo zen, 15:30ak aldera. Dirudienez, 58 urteko gizonezkoa Armintzako portuko arrapala batetik behera erori zen, aparkatzen zebilenean.

Iturrien arabera, "lanean ez zebilen ertzain batek uretara egin zuen salto, itsasora eroritako Mungiako bizilaguna erreskatatzeko" asmoz. Zenbait saiakeraren ostean, hura ibilgailutik ateratzea lortu zuen, baina konorte barik.

Inguruan zegoen mediku batek eta beste boluntario batzuek bihotz-biriketako berpiztea egiten ahalegindu ziren, baina ezin izan zuten ezer ere egin haren alde, Eitb.com atari digitalak zabaldu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun