Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, Izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:
- Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da, euskara hutsean arituko baikara irteera osoan.
- Printzipioz, 6 plaza daude, hala ere, gehitu ahalko dira apuntatzen diren guraso euskaldunen arabera.
- Plazak mugatuak direnez, umeak aurretik apuntatu behar dituzue, irteera ondo prestatzeko.
- Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
- Umeak apuntatzen diren ordenan beteko dira dauzkagun plazak.
- Eguraldi txarra eginez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Umeek eroan beharrekoak
- Bere “alzadorea” kotxerako (guk badauzkagu batzuk).
- Motxilatxo bat bere janariagaz, forru bat eta zira edo txamarra bat.
- Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.