Zapatu honetan, hilaren 11n, Aukera On bigarren eskuko merkatua egingo dute Armintzan. Ordutegia 11:00etatik 15:00etara izango da. Azoka horretan, saldu, oparitu edo trukatzeko jarriko diren artikulu guztiak erabilitakoak izango dira. Daborduko hainbat lagunek eman dute izena horretan euren produktuak eskaintzeko; halere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik ere aukera dago txokoa lortzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!