Lemoizkoak legez, eginbehar horretarako laguntza jasoko dute Bizkaiko beste 10 udalerrik: Atxondo, Urduña, Ugao, Mallabia, Forua, Ubide, Mendexa, Zierbena, Morga eta Nabarnizek, hain zuzen ere. Denak dira 7.000 biztanletik beherako udalerriak, eta laguntza jasotzeko lehentasuna izan dute "plangintza prestatzeko prozesua hasita ez zutenek edo 2015ean abiatu zutenek, baldin eta aurreko deialdian diru-laguntzarik edo diru-laguntzaren zati bat jaso ez badute". Aldundiak adierazi duenez, "laguntzaren zenbatekoak 30.000 eta 2.310,53 euro artekoak dira"; Lemoizek 30.000 euro jasoko dituela baieztatu du Udalak. Daborduko, laguntza "emateko foru-agindua sinatuta du Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak", Aldundiak jakinarazi duenez; horrenbestez, "laster jasoko" dituzte udalek dagozkien zenbatekoak.