2016/09/18 09:30
Irteerak eta txangoakLemoizko Etzandarri Euskal Mendi Taldeak gaztetxoei begirako irteera antolatu du domekarako, hilak 18. Besaide (555m) eta Artadi (505m) inguruetan ibiliko dira ibiltariak. Armintzako bus-geltokian lotu dira goizeko 09:30ean, eta 17:00ak aldera itzuliko dira.
Umeek (zein nagusiek) izena emateko hurrengo telefono-zenbakira deitu beharko dute: 688602121 (Marian). Antolatzaileek eskatu dute akorduan izateko euren irteeretan parte hartzeko betebeharrak zeintzuk diren:
TALDEAREN ARAUAK
1.-Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, Nagusientzako oharra: Etortzeko
Euskara ondo jakin behar da Euskara hutsean arituko baikara irteera osoan.
2.-Printzipioz 6 plaza daude, hala ere, gehitu ahalko dira apuntatzen diren guraso euskaldunen arabera.
3.-Plazak mugatuak direnez, umeak aurretik apuntatu behar dituzue, irteera ondo prestatzeko.
4.-Etorriko zareten Guraso Euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
4.-Umeak Apuntatzen diren ordenan beteko dira dauzkagun plazak.
5.-Irteerak Dohainik dira.
UMEEK ERAMAN BEHAR DUTENA
1.-Bere “alzadorea” kotxerako (guk badauzkagu batzuk).
2.-Motxilatxo bat bere janariarekin, Forro bat eta zira edo txamarra bat
3.-Mendiko botak.
4.-Poltsa bat zapatila pare batekin eta aldatzeko arroparekin bueltarako.
OHARRAK
Eguraldi txarra egiten badu irteera bertan behera geldituko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!