- Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da euskara hutsean arituko baikara irteera osoan.
- Printzipioz, 6 toki daude; hala ere, handitu ahalko dira apuntatzen diren guraso euskaldunen arabera.
- Tokiak mugatuak direnez, umeak aurretik apuntatu behar dituzue, irteera ondo prestatzeko.
- Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar duzue eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
- Umeak apuntatzen diren hurrenkeran beteko dira dauzkagun tokiak.
- Irteerak doakoak dira.
Umeek eroan behar dutena
- Bere "alzadorea" kotxerako (guk badauzkagu batzuk).
- Motxilatxo bat bere janariarekin, forru bat eta zira edo txamarra bat.
- Mendiko botak.
- Poltsa bat zapatila pare batekin eta aldatzeko arroparekin bueltarako.
Oharrak
- Eguraldi txarra egiten badu, irteera bertan behera geldituko da.