Euskarak 365 egun

Euskararen aldeko astean murgilduta dago Lemoiz

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 10:21

"Akabuko martxea" dokumentala ikusi ahal izango da bihar.

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a. Hala, Lemoizko Udalak gure hizkuntzaren aldeko hainbat ekimen antolatu ditu egun horren atarian; eta astebeteko egitaraua osatu du, udalerriko neska-mutil zein heldu denen gozamenerako.

Lehenengo jarduera astelehenean izan zen, hilaren 28an. Egun horretan, "Petresku etzi ez etsi" izeneko ikuskizuna egon zen gozagai Armintzako kultur etxean.

Gaur, azaroaren 30ean, eguaztenean, neska-mutil gaztetxoei zuzendutako ikuskizuna antolatu dute. Orduan, Monda Lironda pailazo-bikoteak "Apika" lana taularatuko dute Lemoizen. Hala, horretaz gozatu gura dutenek 17:30ean hurreratu beharko dute Urizarreko gelara.

Hurrengo egunean, abenduaren 1ean, Urizarreko gelan transhumantziaren inguruko dokumental bi proiektatuko dituzte: "Dominica" eta "Akabuko martxea". Lan horiek biak ikusi gura dituztenek, arrastiko 07:00etan egon beharko dute bertan.

Azkenik, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jaialdia egingo dute, 18:00etatik aurrera, Armintzako frontoian; disko-festa egongo da eta txokolatea banatuko dute bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun