Wifi sarea, dohainik, kultur etxean eta udaletxean

Lemoizko Udalak jakinarazi duenez, wifi sarea ipini dute oraintsu udalerriko hainbat gunetan, "Internetera modu libre eta doakoan sartu ahal izateko". Hala, lekuetako bi Armintzako kultur etxean ipini dituzte, eraikinaren alde banatan; beste sarbidea Lemoizko udaletxean bertan jarri dute. Internetera konektatu ahal izateko pasahitza ere ezagutarazi du Udalak: "lemoizwifi". Wifi sarearen izena, ostera, hau da: "lemoizko-udala".

Informazio hori guzti hori bando baten bidez jakinarazi die herritarrei Lemoizko Udalak, joan den otsailaren 10ean, barikuan.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun