Klubak jakinarazi duenez, kanpamentu horretan parte hartu ahal izango da egun soltetan, hiru egunetan edo hasieratik amaierara arte. Parte-hartzaileek aukeran izango dituzte hainbat ekimen: egun erdiko ekitazio-tailerrak, janleku-zerbitzua eta egun osoko ekitazio-jarduerak, edo Goikomendin bertan lo egitea ere bai. Interesdunak klubagaz harremanetan ipin daitezke 649 385 950 telefono-zenbakiaren edo Goikomendi.com webgunearen bitartez.