Gaur da Lemoizko euskarazko udalekuetan izena emateko azken eguna

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 12a, 11:26
Eskolaren kanpoaldean egingo dituzte udalekuak.

Euskarazko udalekuak antolatuko ditu Lemoizko Udalak, beste urte batez. Horien helburua da udalerriko ume eta gaztetxoen aisialdian eta esparru ez-formalean euskararen erabilera handitzea. Udalekuok ekainaren 26tik uztailaren 14ra bitartean izango dira, 09:00etatik 14:00etara, Lemoizko eskolaren kanpoaldean; euria egiten duenean Urizarreko gelan edo frontoian egingo dira. Horietan parte hartzeko izen-emate epea gaur, hilaren 12an, bukatzen da.

Askotariko ekintzak egingo dituzte bertan, berbarako sukaldaritza-tailerrak, margolaritza-tailerrak eta irteerak. Horietan parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, hilaren 12a baino lehen. Horretarako, interesdunek Armintzako kultur etxeraino hurreratu beharko dute. Udalekuak talde bitan banatuta egongo dira: 3 eta 5 urte artekoen taldea, eta 6 eta 12 urte artekoena. Guztira eskainiko dituzten 40 lekuak adin-tarte bi horien artean banatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun