Euskara Plana berritzeko proposamenak jasoko ditu Lemoizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 9a, 13:58

Lemoizen Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berria garatzen dabiltza Udala eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzua. Jakinarazi dutenez, "Lemoizko euskara-plan berria diseinatzeko herritarren ideiak, ekarpenak, egitasmoak... jaso nahi ditugu; herrian euskaraz bizi ahal izateko zuon ekarpenak ezagutu nahi ditugu".

Lemoizko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) 2018tik 2021era bitartean egongo da indarrean; horrenbestez, lemoiztarrek orain egin beharko dizkiote planari ekarpenak. ESEPk hiru esparru nagusi dauzka, honako hauek: Euskararen jabekuntza edo ezagutza, Euskararen erabilera eta Euskararen elikadura; horietako bakoitzak hainbat atal dauzka. Horien inguruko proposamenak eta ekarpenak posta elektronikoaren bidez jasoko dituela adierazi du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak.

Besteak beste, Euskara Zerbitzuak euskara-planak diseinatzen ditu Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten hainbat herritan; hau da, Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen. Euskara Zerbitzuari dagokionez, Berango ez dago horren barruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun