"Kontrolik gabeko" lindano-isurketa aurkitu du Ekologistak Martxanek, Jata mendian

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 16a, 12:45

Jatako zabortegia Lemoiz © BYCAM

Ekologistak Martxan taldeak "kontrolik gabeko" lindano-surketa aurkitu du Jata mendiko zabortegiaren inguruan, Lemoizen. Agintariak jakinaren gainean ipini dituztela azaldu dute ekologistek, "eta larrialdi zerbitzuak ere bai". Gainera, Eusko Jaurlaritzara eta Bizkaiko Foru Aldundira pasa dute abisua ere.

Ecologistas en Accion taldeagaz elkarlanean, lindanoaren kutsadurari buruzko txostena aurkeztu zuten duela astebete Ekologistak Martxaneko kideek. Atzo Lemoizen aurkitutako isurketaren aurrean, ekologistek azaldu dutenez, "agerian gelditu da, gure lurraldean dugun lindano-kutsadurari konponbidea bilatzeko lankidetzan aritzea beharrezkoa dela".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun