Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:
- Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da, euskara hutsean arituko baitira irteera osoan.
- Umeak aurretik apuntatu behar dira, irteera ondo prestatzeko.
- Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
- Irteera doakoa da.
- Eguraldi txarra eginez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Umeek eroan beharrekoak
- Motxilatxo bat bere janariagaz, forru bat eta zira edo txamarra bat.
- Mendiko botak.
- Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.