Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoek Ganekogorta mendia igoko dute domekan

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 6a, 18:03

Artaunganera egin zuten azken irteera. © ETZANDARRI

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz irteera berria prestatu du domeka honetarako, urriak 8. Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefono-zenbakira deitu dezakete izena emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:45ean. Laudioko Santa Luziatik Ganekogorta (999 metro) gainera igoko dira. Buelta 17:00etan egingo dute.

Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:

  • Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da, euskara hutsean arituko baitira irteera osoan.
  • Umeak aurretik apuntatu behar dira, irteera ondo prestatzeko.
  • Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
  • Irteera doakoa da.
  • Eguraldi txarra eginez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Umeek eroan beharrekoak

  • Motxilatxo bat bere janariagaz, forru bat eta zira edo txamarra bat.
  • Mendiko botak.
  • Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun