Arduradunek azaldu dutenez, bertako eta inguruetako herrietako umeek parte har dezakete egitasmo horretan; hala ere, Lemoizko neska-mutilek lehentasuna izango dute. Lemoizen erroldatutako umeek 20 euro ordaindu beharko dituzte; ostera, gainerakoentzako prezioa 40 eurokoa izango da. Dena dela, kasu bietan, deskontuak egongo dira familia ugarientzat eta oinarrizko errenta dutenentzat.