Lemoizko Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehenean, hilaren 29an, zabalduko dute berriro gimnasioa. Instalazioak hainbat astez itxita egon dira, teilatua berritzeko lanak direla eta. Hala, harpidedunei diruaren zati proportzionala itzuliko die Udalak.
Proiektu honetan, 80.000 euroko inbertsioa egin dute, "herritarren bizi kalitatea hobetu nahian eta herriko azpiegiturak onera egiteko".