Udalak zabaldutako ohar baten arabera, gero eta kezka handiagoa dago udalerrian txarto aparkatutako ibilgailuengatik, lokabe dauden txakurrengatik eta gizalegezkoak ez diren zenbait jokabiderengatik. Izan ere, hainbat kexa eta salaketa jaso dira gai horri buruz.
Egoera horren aurrean, Udalak Udaltzaingorik ez duela eta, bilera egin du Ertzaintzako arduradunakaz, eta ezagutzera eman die zein den Lemoizko problematika hori, udaldia heltzean areagotu litekeena.
Horiek horrela, bando baten bidez, herritar guztiei eman zaie apirilaren 27tik aurrera Ertzaintzak isunak jarriko dizkiela txarto aparkatuta dauden ibilgailu guztiei, txakurrak lokabe dituzten edo animalion gorozkiak jasotzen ez dituzten jabeei eta, azken batean, gizalegezkoak ez diren jokabideak dituzten pertsonei.