Egitaraua:
Abuztuak 10, barikua
- 16:00 Txirrindularitza-lasterketa: Lemoizko 27. Udako Criteriuma.
- 18:30 Umeei begirako puzgarriak.
- 19:30 23. Frontenis Txapelketaren finalak jokatuko dituzte.
- 20:30 Txupinazoa eta jaien hasiera.
- 21:00 Sardina-jana.
- 22:00 Kontzertua.
- 23:30 Patata-dantza, ume eta helduentzat, txosnan.
Abuztuak 11, zapatua
11:00 Kalejira, trikitilariakaz.
- 12:00 41. Paella Txapelketa. Antolatzaileek ura emango dute; egurra, barbakoa, gas-sukaldetxoak eta bestelakoak parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte.
- 12:00 Ur-puzgarriak, 2 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute, 14:00ak arte.
- 14:30 Paellak aurkezten hastea; 15:00ak arteko tartea egongo da. Makilaren Kofradia Euskal Herriko elkarte gastronomikoko kideek osatuko dute epaimahaia.
- 16:00 Ur-puzgarriak, 2 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute, 18:00ak arte.
- 17:00 42. Mus Txapelketa Perulogaz. Ondoren, sari-banaketa.
- 18:30 Bits-festa.
- 20:30 Paella Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
- 22:00 Urtza disc-jockeyaren kontzertua.
Abuztuak 12, domeka
- 12:00 Umeen frontenis-txapelketa. Parte hartzaileek hamaiketakoa izango dute.
- 14:30 Herri-bazkaria.
- 18:00 Binakako XVIII. Briska Txapelketa. Amaitzean, sari-banaketa.
- 18:00 55. Tute Txapelketa. Ondoren, sari-banaketa.
- 18:00 Umeei begirako rokodromoa.
- 20:30 Saiheski-jana.
Abuztuak 14, martitzena
- 17:00 Nazioarteko 45. Tortilla Txapelketaren hasiera. Antolatzaileek ura emango dute; egurra, barbakoa, gas-sukaldetxoak eta bestelakoak parte-hartzaileek ekarri beharko dituzte.
- 20:00 Tortillak aurkeztea, 20:30ak arte. Makilaren Kofradia Euskal Herriko elkarte gastronomikoko kideek osatuko dute epaimahaia.
- 21:00 Tortilla-txapelketaren sari-banaketa.
Abuztuak 15, eguaztena
- 10:30 Meza nagusia, Andra Mariaren omenez.
- 11:00 Kalejira, trikitilariakaz.
- 11:30 V. Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
- 11:30 II. MTB martxa txikia.
- 17:30 Herri-krosa. Hiru maila egingo dituzte: 3 eta 6 urte bitartekoena, 7 eta 13 urte bitartekoena eta nagusiena. Parte-hartzaileek askariaz gozatu ahal izango dute.
- 20:30 Txokolate-edana.
- 21:30 Jaietako zozketa eta bingoa.
- 22:00 Zezensuzkoa eta jaien amaierako traka.
Abuztuak 16, eguena
- 11:00 Zendutakoen omenezko meza.
- 12:00 Herriko amamentzako eta aititentzako hamaiketakoa.