Orixol mendira txangoa egingo dute domekan Etzandarri euskal mendi-taldeko gaztetxoek

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 19a, 09:56
Lemoizko Etzandarri euskal mendi-taldeko hainbat gaztetxo, aurreko batean, Bedartzaundiko tontorrean. © ETZANDARRI

Interesdunek 688 602 121 (Marian) telefonora deitu dezakete izena-emateko. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 09:30ean, Oletako San Kristobal baselizara heltzeko. Bertatik igoko dira Orixol mendiaren (1.132 metro) gainera. Buelta 16.00-17:00ak aldera egingo dute.

Umeak eta nagusiak dute inskribatzeko aukera, baina Etzandarritik gogora ekarri dutenez, izena-eman aurretik komeni da arauak ondo irakurtzea:

  • Umeen artean Euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Beraz, nagusientzako oharra: etortzeko euskara ondo jakin behar da, euskara hutsean arituko baitira irteera osoan.
  • Umeak aurretik apuntatu behar dira, irteera ondo prestatzeko.
  • Etorriko zareten guraso euskaldunak ere apuntatu behar zarete eta zenbat plaza dauzkazuen komunikatu behar duzue.
  • Irteera doakoa da.
  • Eguraldi txarra eginez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Umeek eroan beharrekoak

  • Motxilatxo bat bere janariagaz, forru bat eta zira edo txamarra bat.
  • Mendiko botak.
  • Poltsa bat zapatila pare bategaz eta aldatzeko arropagaz bueltarako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun