Tomas Deuna jaiak ospatuko dituzte aste-akabuan Armintzan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 10a, 12:43
Jaietara txonbo egingo dute aste-akabuan, Armintzan.

Udagoienean bete-betean murgilduta gaude, baina oraindino jaietara txonbo egiteko aukera dago eskualdean. Izan ere, Tomas Deuna festak ospatuko dituzte aste-akabu honetan Armintzan, urriaren 12tik 18ra bitartean. Gainera, Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute barikuan, 19:00etan.

Egitaraua:

Urriak 12, barikua

  • 12:00 Txupinazoa.
  • 12:15 Umeentzako superheroi tailerrak.
  • 19:00 Euskaraldiaren aurkezpena.
  • 19:30 Triki-poteoa herrian zehar.
  • 22:00 Bertso afaria. Tiketak Batzoki tabernan salgai.

Urriak 13, zapatua

  • 11:30 Merke-merke azoka. Izen-ematea kultur etxean.
  • 11:30 Putxera ibiltaria.
  • 15:30 Indaba-jana frontoian.
  • 18:00 Txinga-lasterketa, frontoiaren aurrean.
  • 21:00 Aldats elektrotxaranga.

Urriak 14, domeka

  • 13:00 Erretiratuentzako hamaiketakoa, Arrantzale tabernan.

Urriak 17, eguaztena

  • 12:00 Trikitilariak eta meza, Tomas Deunaren eta zendutakoen omenez.
  • 15:00 Erretiratuentzako bazkaria, Begotxu tabernan.
  • 20:00 Jaien amaiera, txokolate edanagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun