Lemoizen erroldatuta daudenek Armintzako kultur etxean izena eman ahal izango dute, azaroaren 30a baino lehen. Epe horren barruan, Lemoizen erroldatuta ez dagoen norbaitek sarrerak erosi gura izanez gero, itxaron-zerrendan sartuko da; baina horrek ez du sarrera eta tokia bermatuko. Behin erroldatuentzako izena emateko epea amaitzen denean, sarrerak soberan baldin badaude, itxaron-zerrendan dauden pertsonak banan-banan deituko dira, hurrenkera jarraituta, sarrera guztiak (40 guztira) saldu arte.
Baldintzak:
- Adin txikikoek gurasoekin edo arduradun batekin joan beharko dute.
- Dirua izena ematen denean bertan ordaindu beharko da.
- Pertsona bakoitzeko, gehienez ere, lau sarrera.
0-2 urtekoek ez dute ordaindu behar, baina autobusean plaza bat beteko dute.