Aritza Bergara idazle lemoiztarrak "La venganza de los olvidados" bere azkenengo eleberria aurkeztuko du abenduaren 1ean, zapatuan, Armintzako Kaia tabernan. Horrez gainera, "Isilpeko sekretuak" eta "Amets itoak" euskaratutako bere lanen berri ere emango du. Hitzordua 19:00etan jarri dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!