Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuak adierazi du “gure erronka” dela Euskadi munduan kokatzen jarraitzea: “Energia propioa sortu behar dugu efizienteago izan nahi badugu ekonomikoki eta ingurugiroarekiko”.
Energia eolikoa lortzen duten instalazioak lehorretik uretara pasatzea helburu dutela adierazi du David Carrascosak, Saitec enpresaren zuzendari teknikoak: “Haize-errotak ez ditugu zimenduen bidez jarriko, ur gaineko plataforma eraikiko dugu, kate eta ainguren laguntzaz”.
18 metro eta 50 tona izango ditu Armintzako plataforma berriak. Urrian ekingo diote eraikitzeari, eta hurrengo urtean amaituta egongo dela adierazi du Carrascok.