Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio zerbitzuagaz bat egin du Lemoizko Udalak. Horretarako, deia egin die ume zein helduei maiatzaren 9an egingo duten tailerrera gerturatzeko.
Unai Andraka alkateak adierazi du bertan ezbaiak eta kezkak argitzeaz gain, gosari eta errezeta osasungarriak sukaldatzeko jarraibideak emango dituztela. Elikadura-tailerra Olatz Bilbao nutrizionistak emango du.