Zabalik dago epea Lemoizko udalekuetan izena emateko

Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 12:26
Eskolaren kanpoaldean egingo dituzte udalekuak.

Maiatzaren 2tik 21era egongo da zabalik Lemoizko euskarazko udalekuetan izena emateko epea. Horien helburua da udalerriko ume eta gaztetxoen aisialdian eta esparru ez-formalean euskararen erabilera handitzea.

Ekainaren 24tik uztailaren 12ra bitartean egingo dituzte udalekuak, 9:30etik 14:00etara, Urizarren, kalean, gelan zein frontoian. Askotariko ekintzak egingo dituztela azaldu dute udal-iturriek, hala nola sukaldaritza tailerrak, herri kirolak eta eskulanak.

Armintzako Kultur Etxean eman daiteke izena. Informazio gehiagorako eta apuntatzeko baldintzak ikusteko, sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun