Bi mailako ibilbideak egingo dituzte. Bata, adineko pertsonei zuzenduta, Pagomakurretik Arabako Arrabako zelaietaraino; besteak, ordea, gazteenei begirakoa, Gorbeiaren punta du helmuga. Antolatzaileek iragarri dutenez, ekimenera hurbiltzen den talde bakoitza arduratuko da bere jendearen antolakuntzaz.
“Bidea inoiz ez da erreza izan eta ez da izango ere euskalgintzan”, diote ekimenaren antolatzaileek. Izan ere, mendi-talde askotan euskaldunen kopurua altua izan arren, euskararen erabilera ez lehenesteak erdarara garamatzala deitoratu dute. Horren aurrean, mendian ere euskaraz bizi daitekeela defendatu eta ekimen horretara batzeko deia egin dute: “Beste esparru askotan bezala erronka horri batasunean eutsi behar diogu”.
Mendian euskaraz
Mendi irteerak bukatuta, ibilbide horietan zehar bizitakoen nondik norakoak gizarteratzeko webgune bat egitea proposatu dute Mendian ere euskaraz ekimenaren sustatzaileek, "mendiari buruz euskaraz ekoizten den oro bertan jaso eta mendizale euskalzale munduari bueltan emateko".