Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bozeramaile batek EFEri jakinarazi dionez, Andraka auzoko familia bakarreko hainbat etxebizitzatan indarrez sartu dira, lapurreta egiteko. Iturrien arabera, ikerketa martxan jarri du Ertzaintzak, baina oraindino ez da atxiloketarik egin.