Euskal kondaira zahar batean oinarritutako liburua argitaratuko du Aritza Bergarak

Erredakzioa 2019ko abu. 27a, 11:17

Armintzan bizi den Aritza Bergara sestaoarrak eleberri berria prestatzen dabil egunotan. Jentilak. Euskal mitologiaren azken sekretua izeneko liburua kaleratu ahal izateko crowfunding ekimena abiatu du idazleak, "horren publikazioaren gastuei aurre egin ahal izateko".

Aritza Bergara idazleak azaldu duenez, eleberri berria euskal kondaira zahar baten inguruko thriller bat da. Horren publikazioari lagundu gura duenak mezu elektroniko bat bidali dezake info@eguzkiloreliburuak.eus helbidera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun