Izen-emateak Kultur Etxean egin beharko dira, irailak 23 baino lehen. Horretarako, hainbat aukera ireki dituzte arduradunek: bulegora bertaratuta, astelehenetik barikura, 16:30etik 20:00etara; 946 879 037 telefono zenbakira deituta; edo lke@lemoiz.eus helbide elektronikora idatzita.
Askotariko eskaintza prestatu dute oraingoan, nagusi zein gaztetxoentzako, hala nola tai xia, zumba, yoga, pilates, informatika, gimnasia...
Eskaintza osoa ikusteko sakatu hemen.