Etzandarriko kideek eurek azaltzen dutenez, lagun-talde batek osatzen du taldea eta irteerak prestatzen eta gidatzen dituztenak guraso boluntarioak dira. Kontuan izan behar da taldeko kideek ez dutela inongo asegururik kontratatzen irteeretarako, eta honenbestez nor bere segurtasunaren arduraduna dela. Etzandarriko kideek gogorarazten dute parte hartzen dutenek aurreikusi behar dutela mendi-irteerek arriskuak izan ditzaketela.
Umeen artean euskara bultzatzeko ekintza denez gero, joan gura duten gurasoek ondo egin beharko dute euskaraz.
Etzandarri taldearen hurrengo irteerak
- Martxoak 22: Bagatza (563m) eta Eskorieta (642m)
- Apirilak 19: Lekanda (1309m)
- Maiatzak 31: Mendian ere euskaraz: Baio (1197m) eta Mirutegi (1167m)
- Ekainak 28: Burbona (934m)
- Irailak 27: Albertia (867m) eta Isuskitza (801m)
- Urriak 18: Kolitza (883m)
- Azaroak 15: Pico del Carlista (721m)
- Abenduak 20: Lularri (1884m) eta Etzandarri (209m)