Udalerriko ostalarien egoera arintzeko dirulaguntzak emango ditu Lemoizko Udalak

Iker Rincon Moreno 2020ko abe. 17a, 09:41
cc-by-sa JAVIER MEDIAVILLA EZQUIBELA.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta kaltetutako ostalariak laguntzeko asmoz, 10.000 euro bideratuko ditu Lemoizko Udalak. Hala, baldintzak betetzen dituzten onuradunek 1.000 eurora arteko dirulaguntza jaso ahal izango dute. Udal-arduradunek jakinarazi dutenez, laguntzok bateragarriak izango dira beste administrazio batzuek bideratutakoakaz. Eskariak daborduko egin daitezke, abenduaren 30era arte.

 

Informazio dena, hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun