Yoga, pilates, jostura tailerra, batukada, hipopresiboak, trikitia, tai xi, pintura eta patinaje tailerrak antolatu ditu Lemoizko Udalak hasi berria den 2021-2022 ikasturterako. Ikastaro bakoitzak bere ordutegi propioa du, udal-webgunean daborduko ikusgai dagoena. Hala, interesa dutenek, horiek begiratu eta gehien interesatzen zaizkion saioetakoren batean izena emateko aukera dute daborduko. Izan ere, Udalak jakinarazi duenez, izena eman daiteke kultur etxean, astelehenetik barikura, 16:30etik 20:00etara.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!