Lemoizko Udalak, Kultur Etxean Yoga eskolak ematen dituen pertsonarekin elkarlanean, yoga, kung fu eta tai xi klase solidarioak antolatu ditu, ukrainar herriari bidaltzeko dirua biltzeko. Tailerra martxoaren 13an, domekan, izango da Armintzako frontoian. ordutegia hurrengoa izango da:
- Yoga: 10:00-11:15
- Kung fu (umeentzako): 11:15-12:00
- Tai xi: 12:00-13:00
Dohaintza bost eurokoa izango da helduen kasuan, eta bi eurokoa umeenean. Dohaintza eta inskripzioak Kultur Etxean egin beharko dira barikua baino lehen. Dohaintza libreak ere onartuko dira (Kultur Etxea).
Bildutako dirua Gurutze Gorriaren kontu batean sartuko da eta errefuxiatu ukrainarren beharrak asetzeko erabiliko da.