Zaharberritutako lehen zatia BI-2153 errepidetik abiatzen da Urizarreko sarreran, autobus-markesina bat dagoen tokian, eta Baldarena errepidea banatzen den bidegurutzean amaitzen da, eta Etxeaurrekosolotik Urizarreko herrigunera itzultzen dena. Bide horrek Gure Mendi urbanizazioari zerbitzua ematen dio. Hasierako aldean zabalera handia duen zatia da, Bizkaibuseko zerbitzuak buelta emateko erabili ohi duena. Jarduketa horren kostua 47.121 eurokoa izan da eta 3.150 metro koadroko azalera hobetu dute.
Bigarren jarduketa Berreaga inguruan egin dute, auzoaren herrigunetik igotzen den errepidean, oilo-etxaldetik 125 metroraino, Andrakara doan bidea Gorlizerantz doan bidetik banatzen duen bidebanatzearen ondoren, Gorlizerantz. Bide horrek Berreagako eta Orabilleko hiri-lurzoruei ematen die zerbitzua. Oraingo horretan, inbertsioa 24.164 eurokoa izan da, eta 1.170 metro koadroko azalera asfaltatu dute.
Iñaki Alonso Lemoizko alkateak adierazi duenez, legegintzaldiaren hasieratik, tokiko gobernuak lehentasuna eman dio bide publikoak modu egoki eta iraunkorrean mantentzeari, haien erabilera egokiari eusteko eta egoerak hala eskatzen duenean konpontzeko. “Hobekuntzek ur-putzuak eratzen zituzten higadura edo zulo handienak zituzten eremuak berregokitzea eta berrasfaltatzea izan dute helburu, gidatzea hobetu eta atseginagoa eta seguruagoa izan dadin”, adierazi du Alonsok.
Era berean, alkateak gogoratu du hobekuntza-lan horiekaz, bideetako erabiltzaileentzako segurtasuna irabazteaz gain, zoruen narriadura-prozesuaren azkartzeak etorkizunean suposatu lezakeen konponketa-kostuaren igoera esponentziala saihestu gura izan dela.