Arratzutik Arrolara, mendi-irteera egingo dute domekan Etzandarrikoek

Iker Rincon Moreno 2022ko mar. 17a, 09:41

Arrolako oppidumaren harresia, kanpotik.

Hilez hileko ohiturari jarraituta, domeka honetan, hilaren 20an, egingo dute Lemoizko Etzandarri mendi-taldekoek irteera. Oraingo honetan, Arratzutik Arrolara joango dira eta, gailurra egiteaz gainera, Gaztiburuko tenplua eta Arrolako oppidum-a ezagutzeko aukera izango dute.

Gaztiburu mendilerroa: Arrola (537 metro) Arratzutik

KATEGORIA: Xendazaletasuna.

ZAILTASUNA: Erreza.

DISTANTZIA: 10 kilometro.

NOIZ: Martxoak 20.

NON: Armintzako bus geltokian.

ORDUA: 09:30ean Armintzan.

BUELTA: 17:00an Armintzan.

Izen-ematea: 688 602 121 (Marian)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun