Hauexek dira landuko dituzten gaiak:
- Emoziogilea: sentitzen dugunari izena, koloreak eta formak jarriko dizkiogu eta dena gure parte dela ikusiko dugu.
- Brain Gym: Garunak ere gimnasia egin dezake, gimnasia honek mugimendu sinpleen bidez laguntzen digu garunak gorputzarekin batera lan egin dezan.
- Arnasketa eta yoga familian: gorputza, malgutasuna, kontzentrazioa eta arnasketa landuko dira gurasoen eta seme-alaben arteko loturatik.
Tailerra apirilaren 8an izango da, 17:00etatik 19:00etara, kultur etxean. Aldez aurretik izena eman beharko da (emailez, telefonoz edo aurrez aurre), 946 879 037 telefono zenbakira deituta edo lke@lemoiz.eus helbidera idatzita, leku mugatuak egongo baitira.