Bizi berria eman diote Andraka auzoko kontsultategi zaharrari, eta Udalak egin dituen birgaitze lanei esker bizilagunek kultur eta aisialdi-jarduerak garatzeko gune egokitua izango dute. Udalak 15.000 euro inbertitu ditu hainbat egokitzapen egiteko, hala nola kanpoko habeei tratamendu berezia egin diete, isolamendua hobetu, irisgarritasuna egokitu, berokuntza instalazioak, led argiak ipini eta sarraila elektronikoa jarri dituzte.
Azpiegitura laster egongo da erabilgarri, sarrera kudeatzeko gailu elektronikoa jarri bezain laster. Ordutik aurrera, trikiti tailerrez gain, bizilagunei zabalduko diete gunea ekitaldi ludikoak eta kulturalak antolatzeko aukera izan dezaten.