Maiatzaren 9an zabalduko du Lemoizko Udalak euskarazko udalekuetan izena emateko epea

Erredakzioa 2022ko mai. 5a, 10:29

Lemoizko haur eta gaztetxoen aisialdian eta esparru ez formalean euskararen erabilera handitzeko asmoz, tokiko Udalak aurten ere euskarazko udalekuak antolatu ditu udarako. 2010 eta 2019 tartean jaiotakoentzat zuzenduak daude, bi urteak barne.

Ekainaren 27tik uztailaren 15ra bitartean garatuko dira, 9:00etatik 14:00ak arte, sartzeko eta irteteko ordu erdiko malgutasunagaz. Askotariko ekintzak egingo dituzte haurrek Urizar auzoko eskolako kanpoko inguruneetan –euria egiten badu Urizarreko gelan edo frontoian–.

Izena emateko epea maiatzaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik; eskakizuna Armintzako Kultur Etxean egin behar da,

Informazio gehiago www.lemoiz.eu webgunean, 688 654 770 telefono zenbakian edota euskera2@uribekosta.eus helbide elektronikoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun