Elkano Fundazioak eta Euskal Itsas Museoak antolatutako zeharkaldi kultural horrek Euskal Herriak itsasoagaz duen lotura berreskuratu gura du. Horretarako, Juanita Larando itsasontzia, Albaolako erriberako aroztegi eskolan eraiki duten XVIII. mendeko arraun-ontzi baten erreplika, portuz portu ibiliko da kostalde osoan, tartean, Armintzan, Plentzian eta Getxon.
Ekainaren 6tik 9ra bitartean, kultur ekimen horrek erakusketa eskainiko du Lemoizko Armintza auzoan, itsas kulturak euskal gizartearen garapenean izan duen garrantzia nabarmentzen duten hainbat gai multzoz osatuta.
Egitaraua:
- Ekainak 6, astelehena:
- Arrastian zehar: erakusketaren irekiera.
- 19:00 Juanita Larando itsasoari harrera ekitaldia.
- Ekainak 7, martitzena:
- 19:00 Haurrentzako astronomia-tailerra, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik.
- Ekainak 8, eguaztena:
- 19:00 Elkarrekin Elkano haurrentzako ikuskizuna, Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalari eta Iñaki Martiarena "Mattin" marrazkilariagaz.
- Ekainak 9, eguena:
- Goizean zehar: Juanita Larando itsasontziaren irteera.