Mankomunitate iturriek azaldu dutenez, zerbitzu berrituari esker kalitatezko elikadura orekatua eta osasungarria eskainiko diete ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileei; gainera, tokiko ekonomia bultzatzen lagunduko duten produktu jasangarrien eta zero kilometrokoen aldeko apustua ere egingo dute.
Eusko Jaurlaritzak, Lemoizko Udalaren laguntzagaz, ikastetxetik Udalari helarazitako eskaerari erantzuna ematen diote esku-hartze horregaz. Hala, Jaurlaritzak 500.000 euro baino gehiago inbertitu ditu eta jantoki berriaz gain, eraikinaren sarrerak eta ikastetxearen kanpoko urbanizazioa ere hartu ditu obrak.
Iñaki Alonso udalerriko alkatea oso pozik agertu da zuzendaritzak eta, oro har, hezkuntza-komunitateak egindako eskaera nagusietako bat gauzatu ahal izan delako. "Ez zen soilik gurasoen eskaera, baizik eta gobernu-talde honen konpromisoa zen proiektua legegintzaldi honetan aurrera eramatea. Pandemiak moteldu egin zuen proiektuaren garapena, baina, azkenean, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren konpromisoari esker, eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten pertsona askoren lan onari esker, familiek zerbitzu horretaz gozatzeko aukera izatea lortu dugu", azpimarratu du Alonsok. Era berean, alkateak eskerrak eman dizkie ikastetxeko zuzendaritzari eta IGEri, proiektua bide onera iritsi ahal izateko izan duten sintonia eta lankidetzagatik. Alonsoren esanetan, "honelako proiektuek Lemoizen eta bere inguruan populazioa finkatzen laguntzen dute, eta, gainera, ikasleen familien lana eta familia bateragarri egiteko aukera emango du".
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun