Instalazio berriak plataforma bat dauka, bizikleta erraz eta eroso eusteko gailu bategaz; horretaz gain, presiozko ur-pistola bat eta hainbat eskuila ditu, erabiltzaileak pilatutako zikinkeria kentzeko. Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Udalak 4.386 euro bideratu ditu, zalantzarik gabe txirrindulariek herrian dituzten erosotasun eta aukerak hobetuko dituztenak. Zerbitzu berria doakoa izango da eta eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri.
"Eremu honetan gero eta gehiago jende mugitzen da bizikletaz. Uste dugu garbiketa-puntu honek oso harrera ona izango duela. Askok eskertuko dute bizikletaz ibilbide polit bat egin ostean etxera bizikleta garbiarekin iristea. Era berean, zerbitzua zuzen eta arduraz erabiltzea espero dugu”, nabarmendu du Iñaki Alonsok, udalerriko alkateak.