Aurten, urtero legez, plastikoen erabilera gutxitzeko saiakerak egingo dituzte jai batzordeko kideek, eta, horretarako, Armintzako portura karmenetaz gozatzera etorriko diren guztiei ingurumenarekiko konpromiso minimoa ere eskatu dute. Goza ezazue!
Egitaraua
Uztailak 13, eguaztena
- 18:00 Txupinazoa eta pregoiaren irakurketa.
- 18:30 Umeen eta helduen triatloia.
- 20:00 Bertso-triki poteoa.
- 22:00 Otarrainxka-jana, txosnan.
- 23:00 Kontzertua.
Uztailak 14, eguena
- 12:00 Umeentzako jolasak.
- 17:00 Bits-festa.
- 18:00 Puzgarriak.
- 18:30 Armintza Paleta Txapelketako finala.
- 21:30 Bafle-poteoa.
- 22:00 Pintxo-morunoen jana.
Uztailak 15, barikua
- 12:00 Umeentzako tailerrak.
- 13:00 Vermouth lehiaketaren hasiera, eta pala partiduak.
- 18:30 Mozorro desfilera izena emateko azken ordua, txosnan. Gaia: librea.
- 21:00 Mozorroen desfilea.
- 22:30 Erromeria: AltxaPorru.
Uztailak 16, zapatua
- 12:00 Buruhandiak.
- 12:00 Rasta-poteoa; ondoren, Ragga Cooping.
- 13:00 Dancehall ikastaroa.
- Arrastian zehar Karmengo Amabirjinaren omenezko meza. Ondoren, itsasora prozesioa, kukaña eta sardina-jana.
- 16:00 Dub Stage:
- Bomb Bass Hifi Sound.
- Stepi Selektah eta lagunak.
- Errege Sound System.
- Turning Point Sound System.
- 22:00 Txapel Reggaeko kontzertuak:
- Rod Taylor & Heartical.
- Akatz.
- Xiberoots.
- The Titanians.
- George Palmer & Well Charge Band.
- Potato Ska Reggae Banda.