Lemoizko andramariak

Urizarrek hartuko du Lemoizko festen lekukoa

Ander Zarraga 2022ko abu. 10a, 09:00

Abuztuaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dituzte Urizar auzoko Andra Mari jaiak aurten. Egun horietarako lemoiztar guztientzako jarduerak prestatu dituzte. 

Abuztuan, kostaldetik landa-girora pasako dituzte festak Lemoizen. Izan ere, hil horretako 12tik 16ra bitartean, udalerriko beste jai esanguratsuenak ospatuko dituzte Urizarren. Egun horietan, ondo pasatzeko hamaika arrazoi izango dituzte lemoiztarrek. Gainera, jarduerak antolatzeaz arduratu den jai-batzordeak festa parte-hartzaileak egiteko apustuari eutsiko dio beste behin ere.

Urtero legez, adin-tarte guztiak elkartzeko eta ederto pasatzeko hainbat jarduera egongo dira. Hasteko, jaien hasiera iragartzeko txupina bota ondoren, sardinak jango dituzte, sabela ondo beteta iluntzeko musikagaz dantzan egiteko. Hurrengo lau egunetan zeregin andana izango dute adin guztietako lemoiztarrek, beraz, ez da aspertzeko aitzakiarik egongo. Ez dira faltako ohiko paella- eta tortilla-lehiaketak, ezta karta-jokoan aritzen direnentzako mus- eta briska-txapelketak ere. 

Egitaraua

 

Abuztuak 12, barikua

  • 20:30 Txupina jaurti eta jaien hasiera.
  • 21:00 Sardina-jana herrikoia.
  • 22:00 Kontzertua: Mariachi Amatitan taldea.
  • 23:30 Patata-dantza ume eta helduentzat, txosnan.

Abuztuak 13, zapatua

  • 11:00 Kalejira trikitilariakaz.
  • 12:00 XLIII. Paella Txapelketa. Paellen aurkezpena 13:30etik 14:00etara.
  • 12:00-14:00 eta 16:00-18:00 Uretako puzgarriak.
  • 17:00 XLII. Mus Txapelketa Perulogaz.
  • 18:00 Bits-jaia.
  • 20:30 Paella-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 22:00 Musika-dantzagarriak, txosnan.

Abuztuak 14, domeka

  • 11:30 BTT Martxa txiki. Gorlizko Hondarmendi taldearen eskutik.
  • 17:00 XLVII. Nazioarteko Tortilla Txapelketa. Tortillen aurkezpena 20:00etatik 20:30era izango da.
  • 21:00 Tortilla-txapelketaren sari-banaketa.
  • 22:00 Kontzertua.

Abuztuak 15, astelehena

  • 11:00 Meza nagusia, Andra Mariren omenez.
  • 12:00 Umeen frontenis-txapelketa, ondoren, hamaiketakoa parte-hartzaileentzat.
  • 20:30 Saihets-jan herrikoia.
  • 21:30 Bingoa.
  • 22:00 Musika txosnan.

Abuztuak 16, martitzena

  • 11:00 Hildakoen omenezko meza.
  • 12:00 Herriko amamentzako eta aititentzako hamaiketakoa
  • 17:00 Binakako XX. Briska Txapelketa eta LVI.Tute txapelketa. Amaitzean, sari banaketa.
  • 20:00 Txokolate-edana.
  • 21:30 Bingo berezia eta rifak.
  • 22:00 Azken traka eta 2022ko jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun