Lemoizko Udalak metro gehiago eta jolas berriak gehitu dizkio Urizar auzoan dagoen umeentzako parkeari, Eskolaren ondoan. Ikastetxeko jangela zaharra eraitsi ondoren, Udalak espazio berri hori haurren jolastokia handitzeko eta joko berriak gehitzeko erabiltzea erabaki du, herriko umeek instalazio hornituagoak izan ditzaten, hain zuzen ere.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!