2022/10/31 18:00

Umeentzako jarduerak

Lemoizko Gau Beltza

Lemoizko Gau Beltza
Armintzako frontoia, Lemoiz

Lemoizko Udalak egitarau dibertigarria prestatu du Gau Beltza ospatzeko, urteko une misteriotsuenetako bat. Dena kalabazaz, armiarma-sarez eta burezurrez beteta egoten den egun horretan, Armintzako frontoian, urriaren 31n, 18:00etatik aurrera, diskofesta alaia egingo dute, eta horren amaieran, bertaratutako guztiontzat txokolatada eskainiko dute. Udalak, mozorrotuta bertaratzea animatzen ditu herritarrak, giro ederra sortzeko asmoagaz. Bertan Euskaraldiko mahaia ere egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun