2022/12/03 18:30

Umeentzako jarduerak

Euskararen Nazioarteko Eguna Lemoizen

Euskararen Nazioarteko Eguna Lemoizen
Armintzako frontoia, Lemoiz

Euskaraldia agurtu eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Lemoizko Udalak familia eta gazteenentzako diskofesta bat eta txokolatada bat antolatu ditu abenduaren 3an Armintzako pilotalekuan. Arratsaldeko 18:30ean emango diote hasiera ekitaldiari.

Lemoizko Udalaren helburuen artean dago herriko esparru guztietan euskararen erabilera normalizatzea. Horretarako, sustatzen dituen jardueren bitartez, Euskaraldian eta Euskararen Nazioarteko Egunean parte hartzera animatu ditu herritarrak, hizkuntzaren erabilera biderkatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun