Egoera ekonomikoaz eta 2023an inflazio handia mantenduko dela adierazten duten aurreikuspenez jabetuta, Lemoizko Udalak 2023ko ekitaldirako udal-tasa eta zerga guztien zenbatekoari eustea erabaki du.
Iñaki Alonso alkateak adierazi du “erabaki bidezkoena eta arduratsuena” hartu dela, herritarrei Udalak ere jasaten dituen kostuen igoerak ez helaraztea saihestuz, eta zerbitzu publikoen mantentzea eta kalitatea arriskuan jarri gabe. Alonsok azpimarratu du Udalak ahalegin bikoitza egiten duela, gehiago biltzeari uko egiten diolako, eta, aldi berean, herritar batzuen karga fiskala arintzen lagunduko duten zenbait hobari sartzen direlako. “Erabaki hau lemoiztarrak babesteko legegintzaldi osoan zehar hartu ditugun gizarte-neurriekin bat dator”, baieztatu du alkateak.
Erabaki honen ondorioz, Udal lemoiztarrak ez ditu eguneratuko zerga-indizeak, hala nola Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ), Ibilgailuen gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (EIOZ), Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga, besteak beste. Zaborra, estolderia edo zerbitzuak emateagatiko tasak ere izoztu egingo dira, prezio publikoak bezala.
Era berean, izozte hori hainbat hobariren eskutik etorriko da, hala nola:
- % 70eko hobaria ibilgailu elektrikoei Trakzio Mekanikoaren gaineko Zergan.
- % 40ko hobaria familia ugariei OHZn.
- % 90eko hobaria eguzki-plaken instalazioengatik edo oztopo arkitektonikoak ezabatzen dituzten obrengatik, betiere dagokion ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badira, eta OHZn % 50eko murrizketa ere hurrengo hiru urteetan.
Hobariei buruzko informazio gehiago: https://labur.eus/5e5Ei