Udal-iturriek gogoratu dutenez, 2017ko irailean udalerriko argiteria ordezkatzeko prozesua abiatu zuten Lemoizen, eraginkortasun energetikoaren alde egiteko eta auzoetako bizilagunen segurtasuna hobetzeko helburuagaz. Zeregin horretarako, Udalak 147.000 euro baino gehiago inbertitu ditu LED teknologia darabilten argiak jartzeko udalerriko hiru gune nagusietan, eta horrela argiteria publikoa pixkanaka berritzeko.