Iñaki Alonso alkateak nabarmendu du aurrekontuok kudeaketa ekonomiko "eraginkor eta gardenarekiko konpromiso arduratsua" islatzen dutela. “Aurten ere, zerbitzu publikoen kalitatea bermatzera eta lemoiztarren ongizatea sustatzera bideratuta daude kontuak. Era berean, inbertsioetara bideratuko ditugun ia 80.000 euro gehiagori esker, gaur egun martxan dauden obrak amaitu ahal izango ditugu, eta Lemoiz hobetzen lagunduko duten beste batzuekin hasi”, adierazi du alkateak. Ildo horretan, 2023ko inbertsioak 432.000 eurokoak izango dira, 2022an baino 79.400 euro gehiago, eta honako proiektu hauek nabarmendu dituzte:
- Armintzako hondartzaren ondoko Edarreko aparkalekua 18 plazatan handitzea: 134.000 euro.
- Armintzako kontsultategiaren birgaitzea: 130.000 euro.
- Udal ondarearen zaharberritzea (Andrakako labea, etab): 30.000 euro.
- Udal azpiegiturak hobetzea: 88.832 euro.
- Hobekuntzak hiri-altzarietan, argiteria publikoan, seinaleztapenean eta lorategietan: 49.900 euro.