Leioako campuseko Arboretuma ezagutzeko familientzako irteera egingo dute domekan

Ander Zarraga 2023ko api. 20a, 12:41
Leioako campuseko Arboretuma. © EHU

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, domekan, hilaren 23an, Leioako campusean dagoen Arboretumeko landare-biodibertsitatea ezagutzeko familientzako bisita gidatua egingo dute. 10:30ean jarri dute hitzordua oinez igo gura direnentzat; aldiz, Arboretumean 11:30ean elkartuko dira bisitari ekiteko.  

Kultura, ingurumena eta bizimodu aktiboa sustatu gura dituen jarduera hau 2030 Agenda Garapen Iraunkorreko Helburuetako batzuekaz bat datorrela azpimarratu dute Leioako Udaleko iturriek. Hori dela eta, 10:30ean Sakonetako kiroldegitik abiatuko dira oinez eta udaletxe ondoko haritzetatik, Sarrienako artetik eta Horoskopoaren Parketik pasatuz unibertsitateraino joango dira. Oinez joan ezin daitezkeenakaz 11:30ean elkartuko dira Leioako campuseko Arte Ederretako fakultatearen sarreran.

Bertan, Arboretuma ondo ezagutzen duten bi biologo botanikok gune ezberdinak azalduko dituzte eta txikiei koaderno bana emango diete euren herbarioa egin dezaten. Bisitak 13:30ak arte iraungo du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun